Mostrando entradas con la etiqueta 7 astea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 7 astea. Mostrar todas las entradas

lunes, 15 de diciembre de 2014

klaseko debatea eta gure aurkezpena

Klase hasieran, gure teknografia aurkeztea tokatzen zitzaigun, horretarako bideo batzuk eta power point bat prestatu dugu. Esan beharra dago, arazoak eduki ditugula gure lana aurkezteko , klasean nolabaiteko debate bat piztu delako, irakasleak bidalitako lan batengatik, izan ere ,ikasle batzuek pentsatu izan dute lan hori, gelak izan duen konpromiso faltagatik bidalia izan dela, baina egia esan lan hori aurretik  bidalita zegoen, aldatu izan den bakarra entregatzeko modua izan da.
Beraz, gaizki ulertu honengandik, gure presentazioa berandu eta urduri xamar hasi dugu baina azkenik lana Aurrera atera ahal izan dugu. Horrez gain, klase guztiaren aurrean gure teknografiak erakutsi ditugu. Hemen uste dizuedan bideoan ikus daitke zergatik izan nahi dudan irakaslea, bertan neure buruarekin oso zintzoa naiz, eta espero dut zuei gustatzea.
 
                                         

dokumentatzaileen aurkezpenak

Teoriaren klasearen hasieran, kurtso amaierako zer egingo dugun azaldu dugu. Hori oso ondo etorri zaigu geure burua kokatzeko eta txarto daramatzagun  eginkizunetan arreta gehiago jartzeko.
Bestalde, dokomentatzaileek lehenengo aldiz, aurkezpenak egin dituzte, nire ustez, hauek oso ondo egon dira, izan ere, egin duten lanari buruzko oso azalpen ona eman dute. Nik, hauek aurkezpena egin baino lehen ez nekien ezer euren lanari buruz baina euren aurkezpenak ikusita konturatu egin naiz zer nolako lan zaila eduki duten eta euren egitekoa zein ondo burutu duten. Hemen uzten dizkizuet dokumentatzaileen Sitesen helbideak, zuek ere jakin dezazuen zer nolako lana egin duten.

https://sites.google.com/site/dokumentatzaileak/
https://sites.google.com/site/dokumentatzaile23/home
https://sites.google.com/site/dokugunea/
https://www.sites.google.com/site/dokumentatzaileak01/home
https://sites.google.com/site/magalemilau/