viernes, 21 de noviembre de 2014

autoikaskuntza

Klase hasieran, saioetako ordutegiaren inguruan eztabaidatu dugu, ikasle batzuek planteatu izan dute lehenago irtetzea busen kontua dela eta. hauek argudiatu dute esanez, emen egiten duten lana etxean aprobetzatu ahal dutela eta ez dela ezer gertatzen klasetik, 10-15 minuto lehenago irteten badira. Baina, nire ustez ez dute ulertzen ordu presentzial minimo  batzuk bete behar direla eta batzuetan gauzak ez direla ateratzen nai bezala.
Eztabaida bukatutzat eman ondoren, iralasleak bideo bat jarri digu, honen inguruan hausnarketa bultzatze aldera. Bideo honek hitz egiten du, hezkuntza eredu bati buruz non ikasleen interesak izugarri pizten diren. Metodo honetan ikasleak taldeka jartzen dira eta eurek eraikitzen dute euren ikasketa propioa, beti noski, irakasle batek gidatuta. Argi dago metodologia honen emaitzak bikainak direla. baina bideo honetan irakasle honek planteatzen duena pizka bat utopikoa da nire ustetan.
 Hemen usten dizuet honako, bideoa, hau ikustea gomendatzen dizuet.

miércoles, 19 de noviembre de 2014

klase guztiaren artean egindako gogoeta

Gaur, ikasgaiari buruz gogoeta egin dugu. Niri oso ariketa interesgarria iruditu zait, horrela guztiok honen inguruan zer iritzi dugun azaldu ahal izan dugulako.
Hala ere, uste dut solasaldian ikasle batzuek zentzurik ez duten hainbat gauza esan dituztela, izan ere, esan dute ikasgai honetan ez dagoela askatasunik eta nire ustez, hori gezurra da,  argi dagoelako ikasgai honetan askatasun handia ematen digutela.
Lehenik eta behin, esan beharra dago, blogga guk nai dugunari buruz izan daitekeela.
Bigarrenik, blogga egiteko guk nai dugun moduan antolatu gaitezkeela eta azkenik, bloggaren eredua aukeratzeko aukera dugula, beraz askatasuna nabari da gradu honetan eta, batez ere, ikasgai honetan.
Nire ustez hau bezalako clase asko egin beharko genituzke, izan ere, horrela askoz erneago egongo gara eta gehiago ikasiko dugu ezinbestean.

jueves, 13 de noviembre de 2014

Ezagutzaren gizartea

Klasean irakurri ditugun testuak erakutsi duten bezala interneten erabilera masiboak kalteak sortzen ditu gure ahalmen kognitiboan, hau da arreta errazago galdezakegu, hausnartzeko mailan murrizketak izan ditzakegu...

 

Hala ere, garaiak aldatu dira, gure gizartea informazioaren gizartea bilakatu da. Horregatik, guztion helburua izan beharko da gizarte honetan internetek eskaintzen digun informazioa behar bezala prozesatzea ezagutzaren gizarte bat lortzeko.
Beraz, prozesu honetan guztiok parte hartu behar dugu internet modu orekatu eta egoki batean erabiliz, gizartearen beharretara egokituz.

Saio teoriko 13/11/2014

Hausnarketa
Gaur klasean aurkezpenak egin ditugu, nire ustez hauek oso interesgarriak izan dira, gauza berri asko ikasi ditudalako. Hala ere, uste dut aurkezpenak ikusi eta gero, gure aldetik, ez ditugula hausnarketa askorik egin eta hori hobetu beharra dago, izan ere, egiten dugunaz eta besteek egiten dutenaz gogoeta egitea oso garrantzitsua da ikaskuntza prozezurako.
Esan beharra daukat, neure burua eta orokorrean talde guztiena nahiko ondo ikusi dudala, baina zain nago dokumentatzaileek zer nolako lana egiten duten, hau da, nola prozesatu duten guk emandako informazioa, hau nola antolatuko duten...
Azkenik, esan beharra daukat, klasean talde desberdinen artean osatzen ari garen elkarlan hau oso interesgarria izan daitekeela eta emendik oso gauza honak atera ahal direla.


Gure prezziaren helbidea: https://prezi.com/fwfprhtldzxb/ezagutzaren-eta-informazioaren-gizartea/

martes, 4 de noviembre de 2014

Errealitatea aldatzen saiatu behar gara

 
Gaur egun, herrialde azpigaratuetan ume askok lan egiten dute euren familia aurrera ateratzeko. Hori baliogarria izan behar zaigu jabetzeko zer nolako sortea izan dugun bizitza duin bat eta ikasketa batzuk eduki ahal izanagatik. Horregatik gure ikasleak izango diren umeei, beste batzuek ez dituzten aukera batzuk dituztela ulertarazi behar diegu eta horregatik aprobetzatu behar dituztela. Hemen usten dizuedan bideo honetan ume batzuk agertzen dira zer nolako lana egiten duten deskribatuz. Honekin lotuta gogoeta bat planteatu nai dizuet umeen lana debekatu bai ala ez? Argi dago umeek ez dutela inondik ere lan egin behar baina hala ere, lan egiten ez badute haiek eta euren familiak gozez hilko dira. Orduan zer egin?
  
                                                         

lunes, 3 de noviembre de 2014

Teknologia berrien erabilpena hezkuntzan


Emen usten dizkizuet hezkuntzan ordenagailuak erabiltzeari buruzko gogoeta batzuk, bideo honetan gaur egun, irakaskuntzan, teknologiaren erabilpenaren egoera ze mailan dagoen asaltzen da, oso era laburtuan.