miércoles, 19 de noviembre de 2014

klase guztiaren artean egindako gogoeta

Gaur, ikasgaiari buruz gogoeta egin dugu. Niri oso ariketa interesgarria iruditu zait, horrela guztiok honen inguruan zer iritzi dugun azaldu ahal izan dugulako.
Hala ere, uste dut solasaldian ikasle batzuek zentzurik ez duten hainbat gauza esan dituztela, izan ere, esan dute ikasgai honetan ez dagoela askatasunik eta nire ustez, hori gezurra da,  argi dagoelako ikasgai honetan askatasun handia ematen digutela.
Lehenik eta behin, esan beharra dago, blogga guk nai dugunari buruz izan daitekeela.
Bigarrenik, blogga egiteko guk nai dugun moduan antolatu gaitezkeela eta azkenik, bloggaren eredua aukeratzeko aukera dugula, beraz askatasuna nabari da gradu honetan eta, batez ere, ikasgai honetan.
Nire ustez hau bezalako clase asko egin beharko genituzke, izan ere, horrela askoz erneago egongo gara eta gehiago ikasiko dugu ezinbestean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario