viernes, 31 de octubre de 2014

3. astea

Praktikak
Praktika hauetan, aurrekoetan ez bezala, talde lanean zentratu naiz, aurreko klaseetan ez bezala.
Nire hori ondo iruditzen zait, izan ere klase orduetan taldekide guztiak gaude eta beraz, ez dugu arazorik gura artean biltzeko edo gauzak hitzegiteko. Horrez gain, klasean talde lana egiteak, etxean gure bakarkako bloggarekin jarraitzeko aukera gehiago ematen digu, denbora libre gehiago dugulako.
Gaur, neure burua oso langile ikusi dut, horrek poztu egin nau, ikusi dudalako lan eginez, pixkanaka gauzak ateratzen direla eta ondorioz ikasgai hau gero eta gehiago guztatzen zaidala, naiz eta honetan oso trebea ez izan.
Azkenik, behin talde lana eginda praktiketako hausnarketa egiteko aukera izan dut.

jueves, 30 de octubre de 2014

3. astea


Gaur, teorian bideo bat ikusi dugu, Maria Acaso protagonista moduan izan duena. irakasle honen arabera, hezkuntza demokrazian oinarritu behar da eta irakasleak gogoeta egitera gonbidatzen ditu.
Hauek dira berak proposatzen dituen bi galdera nagusiak: zuen metodologiak libreki aukeratu dituzue?,  zuen irakaskuntza lanaz erreflexionatzen duzue?
Nire ustez lehen irakaskuntzan, ez zitzaion denbora askorik eskaintzen hausnartzeari, metodologiak normalean itxiak ziren, eta irakasleek ez zuten hauei buruz gogoetarik egiten. Gaur egun ordea, zorionez hausnarketa gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da hezkuntzan. 
Bestalde, kurtso honen hasieran ikusi ahal izan dudanez, irakasle guztiek gogoetak egiteko esaten digute, haientzat egin behar dugun lanetik atal hori da garrantzitsuena, nire ustetan hori oso hona da, izan ere gure kriterio propio erebiltzen badugu hobeto ikasiko dugu eta irakaskuntzaz gehiago gozatuko dugu ezinbestean.

                                             

viernes, 24 de octubre de 2014


Praktika hau bloggarekin jarraitzeko erabili dugu gehienbat, esan beharra daukat horaindik ez dudala
kontu hau oso ondo menperatzen baina hala ere, aurreko egunean baino hobeto ikusten dut nire burua, lana aurrera eramateko.
Horrez gain, ikasgai honetan taldean egin beharko dugun lanari buruzko zalantzak argitu ditugu, talde lana eta bakarkako lana desberdinduz.
Bestalde, irakasleak blogga egiteko hautatu ahal ditzakegun eredu desberdinak azaldu dizkigu, hala nola xaxatic eta kilikatik wbguneak; 

http://kilikatik.blogspot.com.es/, http://www.xarxatic.com/


 


viernes, 17 de octubre de 2014

saio teorikoaren hasnarketa

    Saio teoriko
Saio teorikoari buruz ezer gutxi daukat hausnartzeko, bakarrik esan dezaket arloari buruzko aurkezpen orokorra entzun genuela. Bertan azaltzen zen pratikek eta teoriak zenbat balio zuten, zer nolako ekintzak egingo ditugun, zer metodologia erabiliko dugun... Esan beharra daukat gauzak argi geratu zaizkidala.

Klaseko lehenengo egunaren hausnarketa

                                                               Saio praktikoa
Aurreko egunean, IKTn egin behar dugunari buruz hausnartu genuen. Bakoitzak blogak egitearen kontuan zer nolako esperientzia duen azaldu du. Horrez gain, guztiok gaiaren inguruan zer iritzi dugun esan dugu, ea gustatzen zaigun, interesgarria iruditzen zaigun, ea oso zaila iruditzen zaigun...
Denbora asko eman dugu hori egiten, baina nire ustez hori beharrezkoa izan da, alde batetik irakasleak horrela, errazago jakin ahal duelako zer maila dugun eta horren arabera klaseak era batean edo bestean antolatu ditzake. Beste alde batetik, gaiaren inguruanzer dakigun hausnartzen badugu, gure gabeziak ezagutuko ditugu eta hobeto ikasiko dugu ezinbestean.
Behin hau eginda bakoitzak bere bloga sortu du hau, eskuntzari buruzkoa izango da eta honetan astero egiten dugun saio praktiko eta teorikoen hausnarketak jarri beharko ditugu.
Ni pertsonalki ez naiz oso trebea teknologia munduan eta bloggaren kontu honek, nolabaiteko beldurra sortzen dit, bana espero dut kurtso amaierarako nire iritzia bestelakoa izatea.