Autoebaluaketa
Hasiera batean esan beharra daukat
ikasgai honekin pixka bat izututa nengoela, baina denborak Aurrera joan ahala
gero eta hobeto moldatu naizela eta esfortzuarekin lana ondo atera ahal izan
dudala. Nire ustez, nahiko nota hona merezi dut, asko saiatu naizelako ikasgai
honetan naiz eta ni teknologiekin oso trebea ez izan. Horrez gain, esan beharra
daukat egitekoak pixkanaka egin ditudala
eta horrek lagundu egin didala lana hobeto egiten.
Horretaz aparte, aipatu beharra daukat
talde lanean nahiko ondo moldatu naizela eta ni eta nire taldekideek ondo lan
egin dugula uste dudala.
Horrenbestez neure buruari jarriko
niokeen nota hauxe da: 7,5
Koebaluaketa
Nire ustez, talde guztiak hasiera batean
ez zuten argi zer egin behar zuten eta horregatik pixka bat galduta ibili
ziren, baina gero nire kasuan gertatu den bezala, gauzak pixkanaka egiten hasi
dira, eta haiekin hitz egindakoaren arabera eta haien lanak ikusita esan beharra
daukat nahiko ondo aritu direla. Horrez gain, esan beharra daukat
dokumentatzaileen lana bereziki gustatu eta harritu nauela, izan ere,
izugarrizko lana egin dute eta informazio pilo bildu dute eta horretaz aparte,
tokatzen zitzaien taldeekin kontaktuan egon dira, baina azkeneko hauek
presionatu barik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario