jueves, 18 de diciembre de 2014

azken klase teorikoa

Gaur, irakasleak hainbat gogoeta planteatu dizkigu. Lehenik eta behin esan digu guk, hau da, hurrengo belaunaldikoak gauzak hobeto egiteko ardura dugula eta hori nire ustetan egia da guk behatu ahal izan dugulako gure irakasleek egin dutena eta hauen akatsengatik ikasi ahal izan dugulako. Horrez gain, irakasleak bi bideo jarri dizkigu, hauek irakaskuntzan edo bizitzan orokorrean adituak diren bi pertsonei buruzkoak izan dira. Bideo hauetako protagonistak mutil bat eta neska bat izan dira, egia esan nire neskaren diskurtsoa gehiago gustatu zait izan ere, ulergarriagoa izateaz gain, hainbat gogoeta interesgarri proposatu ditu irakaskuntzari buruz. Beraz, unibertsitateko irakasle honen bideo batekin utziko dizuet.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario