domingo, 21 de diciembre de 2014

kaleko futbola

Hurrego bideo hau, ez du igo ditudan gainerakoekin zerikusirik, baina  nire ustez ezin zen geratu bloggean sartu barik, izan ere, horrelako bideoak asko gustatzen zaizkit eta honetako baten bat sartuko ez banu, neure identitatea galduko nuke nolabait.

ebaluazio eta koebaluazioa


Autoebaluaketa

Hasiera batean esan beharra daukat ikasgai honekin pixka bat izututa nengoela, baina denborak Aurrera joan ahala gero eta hobeto moldatu naizela eta esfortzuarekin lana ondo atera ahal izan dudala. Nire ustez, nahiko nota hona merezi dut, asko saiatu naizelako ikasgai honetan naiz eta ni teknologiekin oso trebea ez izan. Horrez gain, esan beharra daukat egitekoak pixkanaka  egin ditudala eta horrek lagundu egin didala lana hobeto egiten.
Horretaz aparte, aipatu beharra daukat talde lanean nahiko ondo moldatu naizela eta ni eta nire taldekideek ondo lan egin dugula uste dudala.

Horrenbestez neure buruari jarriko niokeen nota hauxe da: 7,5

 

Koebaluaketa

Nire ustez, talde guztiak hasiera batean ez zuten argi zer egin behar zuten eta horregatik pixka bat galduta ibili ziren, baina gero nire kasuan gertatu den bezala, gauzak pixkanaka egiten hasi dira, eta haiekin hitz egindakoaren arabera eta haien lanak ikusita esan beharra daukat nahiko ondo aritu direla. Horrez gain, esan beharra daukat dokumentatzaileen lana bereziki gustatu eta harritu nauela, izan ere, izugarrizko lana egin dute eta informazio pilo bildu dute eta horretaz aparte, tokatzen zitzaien taldeekin kontaktuan egon dira, baina azkeneko hauek presionatu barik.
     

jueves, 18 de diciembre de 2014

azken saio praktikoa

Praktiketan dokumentatzaile talde batzuek prestatutako hainbat jarduera egin ditugu. Lehenik eta behin, hot potatoes baliabidearekin 2 ariketatxo egin ditugu dokumentatzaileen lehenengo taldearekin  eta ondoren bigarren taldearekin guztion artean ariketa bat egin dugu, baina oraingoan erabili beharreko baliabidea washapa izan da. Azkenengo ariketa honen helburua zen frogatzea teknologia berriek, eguneroko gauzetarako oso baliagarriak direla, hala nola, klaseko lan bat egiteko.
Nire ustez, dokumentatzaileek proposatutako ariketak ondo egon dira, pentsatzen dudalo hauek euren diskurtsoa aberasten dutela ezinbestean, izan ere, entzuleekiko interakzioa gertatzen bada hauek hobeto barneratuko dituzte edukiak.


     
 

azken klase teorikoa

Gaur, irakasleak hainbat gogoeta planteatu dizkigu. Lehenik eta behin esan digu guk, hau da, hurrengo belaunaldikoak gauzak hobeto egiteko ardura dugula eta hori nire ustetan egia da guk behatu ahal izan dugulako gure irakasleek egin dutena eta hauen akatsengatik ikasi ahal izan dugulako. Horrez gain, irakasleak bi bideo jarri dizkigu, hauek irakaskuntzan edo bizitzan orokorrean adituak diren bi pertsonei buruzkoak izan dira. Bideo hauetako protagonistak mutil bat eta neska bat izan dira, egia esan nire neskaren diskurtsoa gehiago gustatu zait izan ere, ulergarriagoa izateaz gain, hainbat gogoeta interesgarri proposatu ditu irakaskuntzari buruz. Beraz, unibertsitateko irakasle honen bideo batekin utziko dizuet.

 

lunes, 15 de diciembre de 2014

klaseko debatea eta gure aurkezpena

Klase hasieran, gure teknografia aurkeztea tokatzen zitzaigun, horretarako bideo batzuk eta power point bat prestatu dugu. Esan beharra dago, arazoak eduki ditugula gure lana aurkezteko , klasean nolabaiteko debate bat piztu delako, irakasleak bidalitako lan batengatik, izan ere ,ikasle batzuek pentsatu izan dute lan hori, gelak izan duen konpromiso faltagatik bidalia izan dela, baina egia esan lan hori aurretik  bidalita zegoen, aldatu izan den bakarra entregatzeko modua izan da.
Beraz, gaizki ulertu honengandik, gure presentazioa berandu eta urduri xamar hasi dugu baina azkenik lana Aurrera atera ahal izan dugu. Horrez gain, klase guztiaren aurrean gure teknografiak erakutsi ditugu. Hemen uste dizuedan bideoan ikus daitke zergatik izan nahi dudan irakaslea, bertan neure buruarekin oso zintzoa naiz, eta espero dut zuei gustatzea.
 
                                         

dokumentatzaileen aurkezpenak

Teoriaren klasearen hasieran, kurtso amaierako zer egingo dugun azaldu dugu. Hori oso ondo etorri zaigu geure burua kokatzeko eta txarto daramatzagun  eginkizunetan arreta gehiago jartzeko.
Bestalde, dokomentatzaileek lehenengo aldiz, aurkezpenak egin dituzte, nire ustez, hauek oso ondo egon dira, izan ere, egin duten lanari buruzko oso azalpen ona eman dute. Nik, hauek aurkezpena egin baino lehen ez nekien ezer euren lanari buruz baina euren aurkezpenak ikusita konturatu egin naiz zer nolako lan zaila eduki duten eta euren egitekoa zein ondo burutu duten. Hemen uzten dizkizuet dokumentatzaileen Sitesen helbideak, zuek ere jakin dezazuen zer nolako lana egin duten.

https://sites.google.com/site/dokumentatzaileak/
https://sites.google.com/site/dokumentatzaile23/home
https://sites.google.com/site/dokugunea/
https://www.sites.google.com/site/dokumentatzaileak01/home
https://sites.google.com/site/magalemilau/

martes, 2 de diciembre de 2014

Gogoeta bultzatu klaseetan


Uste dut, ikasleak pentsatzen eta euren iritzia defendatzen ikasi behar dutela, zoritxarrez oraindik eskolek ez dute eztabaida eta debatea askorik bultzatzen, gehienak azalpenak ematean oinarritzen dira, umeen hausnarketak kontutan hartu gabe. Hala ere, ikastetxe batzuetan debateak egiten dira eta bideoan ikusten den moduan nabaria da, umeek euren iritzia defendatzeko duten gaitasuna.